QUALES PROIEKTUA

Castellano
Deep_learning-a

QUALES proiektuak 21 hilabeteko iraupena du, 2017ko apirilaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra. Hauek dira proiektuaren fase nagusiak:

  • 1. fasea: Kontzeptualizazioa eta eskakizunak zehaztea. Fase honetan, proiektuaren irismena finkatuko da; horretarako, garatuko diren prototipoak non aplika litezkeen definituko da, eta zer eskakizun izango dituzten zehaztuko.
  • 2. fasea: Ikerketa eta garapena. Fase honetan, batetik, jakintza berria eskuratzeko lanak egingo dira, eta, bestetik, aplikatu egingo da jakintza hori, kalitatea zenbatesteko prototipoak garatuko baitira.
  • 3. fasea: Baliozkotzea eta zabalkundea. Fase honetan, 1. fasean zehaztutako eskakizunak oinarri harturik 2. fasean garatutako prototipoak baliozkotuko dira, eta emaitzak zabaltzeko eta balizko ustiapenerako zereginei ekingo zaie.

Proiektuaren jarduerak ageri dira jarraian, lan-paketeka multzokatutako zereginen bitartez zehaztuta.

  • 1LP: PROIEKTUAREN KOORDINAZIOA LP honen helburua da proiektuari tresna eraginkor bat jartzea bazkideak eta zereginak koordinatzeko, bermatuko duena garaiz egitea proiektuaren kudeaketa tekniko eta ekonomiko-administratiborako egin beharreko zeregin guztiak. Halaber, LP honi dagokio proiektua eskarian aurreikusitako baldintza tekniko eta ekonomikoen arabera gauza dadin lortzea eta hura dokumentu bidez egiaztatzea onartutako laguntza eskuratzeko; horretarako, proiektuaren jarduerak kontrolatu beharko dira, eta arriskuak, desbideratzeak, aukerak eta birplanifikazio-premiak identifikatu.
  • 2LP: BALDINTZAK ETA DATUEN PRESTAKUNTZA Lan-pakete honen helburua hau da: zehaztea eta prestatzea 3LP, 4LP eta 5LP lan-paketeak martxan jartzeko behar diren baldintzak, alorrak eta datuak.
  • 3LP: GAINBEGIRATUTAKO ZENBATESLEAK Lan-pakete honen helburua hau da: kalitatea zenbatesteko zenbait sistema garatzea, gainbegiratutako ikasketa automatikoan oinarritzen direnak. Bigarren mailako helburuen artean, berriz, hauek daude: gainbegiratutako ereduak entrenatzeko tresnak egokitzea eta hedatzea, eredu oinarrizkoak eta aurreratuak hedatzea, eta ereduak erabiltzeko behar diren mekanismoak garatzea, itzulpenen kalitatea zehazteko.
  • 4LP: GAINBEGIRATU GABEKO ZENBATESLEAK Lan-pakete honen helburua hau da: gainbegiratu gabeko ikasketa automatikoan oinarritutako sistemak garatzea kalitatea zenbatesteko. Helburu hori lortzeko,zeregin hauek sartzen dira lan-pakete honetan, besteak beste: datu elebakarretan eta eleaniztunetan oinarritutako zenbatesleak garatzea, zenbatesle horien konbinazio optimoak garatzea, eta itzulpenen kalitatea aztertzeko ereduak erabiltzeko behar diren mekanismoak garatzea.
  • 5LP: EMAITZAK ZENBATESTEA. Lan-pakete honen helburua proiektuaren emaitzak zenbatestea da. Atal hauek ditu estimazioak: estimazio-prozesua diseinatzea, probak egiteko datuak prestatzea, eta 4LP eta 5LP lan-paketeetan itzulpen automatikoen eta itzulpen-memorien kalitatea neurtzeko garatutako sistemen doitasuna ebaluatzea.
  • 6LP: EMAITZAK ZABALTZEA, TRANSFERITZEA ETA USTIATZEA. Lan-pakete honen helburua da emaitzak maila akademiko eta industrialean zabaltzea eta ustiatzea. Lehen kasuan, ikerketa-zentroak arduratuko dira hori egiteaz; bigarren kasuan, berriz, enpresetako I+Gko unitateak. Lan-pakete honen helburu nagusia da aztertzea zer eragin duen proiektuak industrian, Ametzagaiña eta ISEAra elkartutako enpresei egindako emaitzen transferentziaren bidez eta ustiapen komertzialaren aurreikuspenen lehen analisi baten bidez.

quales - eskema