QUALES PROIEKTUA

Castellano
Deep_learning-a

QUALES ikerketa-proiektu bat da, zeinaren helburua baita deskribatutako erronkei aurre egitea eta Euskadik hizkuntza-teknologietan erreferentzia-puntu gisa duen posizionamendua sendotzen laguntzea.

Hau da proiektuaren helburu nagusia:

Gainbegiratutako eta gainbegiratu gabeko ikasketa-metodo automatikoen bidez itzulpenen kalitatea automatikoki zenbatesteko sistemak ikertzea, garatzea eta baliozkotzea

Proiektuaren helburu nagusia helburu zientifiko-teknologiko hauetan banatuta dago:

  1. Gainbegiratutako ikasketa automatiko bidez kalitatea automatikoki zenbatesteko metodoak eta tresnak ikertzea eta garatzea.
  2. Gainbegiratu gabeko ikasketa automatiko bidez kalitatea automatikoki zenbatesteko metodoak eta tresnak ikertzea eta garatzea.
  3. Gainbegiratutako zenbatesleak entrenatzeko datu-multzo egokiak sortzea eta prestatzea.
  4. Kalitatea zenbatesteko zenbait sistema sortzea, doiak eta domeinu berezituetara egokituak.
  5. Ebaluatzea itzulpen automatikoen eta gizakiek egindakoen kalitatea zenbatesteko garatutako sistemak.

Era berean, helburu hauek ezarri dira proiektuaren irismenari eta inpaktuari dagokienez:

  1. Kasu pilotu bat abian jartzea proiektuaren emaitzak aplikatzeko; hark zehaztuko du garatu beharreko tekniken eskakizunak zein diren eta zer hizkuntza-baliabide erabili behar diren.
  2. Azken ikerketa-ildoen arabera baliozkotzea prototipoak, kalitate-estimazioen moldagarritasuna eta doitasuna kontuan hartuta.
  3. Proiektuaren emaitzen zabalkunde akademikoa nazioarteko konferentzietan.
  4. Emaitzak industriara transferitzea eta ustiapen komertzialerako aukerak aztertzea.

Proiektuaren emaitza nagusiak (aurreikuspena):

  1. Gainbegiratutako ikasketan oinarritutako tresnak, kalitatea zenbatesteko.
  2. Gainbegiratu gabeko ikasketan oinarritutako tresnak, kalitatea zenbatesteko.
  3. Kalitate-estimazioen datuak eta ereduak euskara-gaztelania eta ingelesa-gaztelania hizkuntza-bikoteetarako, eremu hauetan erabiltzeko: albisteak, administrazioa eta lege-arloa.
  4. Garatutako sistemen ebaluazioak, bai automatikoak, bai gizakiek eginak.

Helburu horiek lortzeko, partzuergo indartsu bat du atzean QUALESek, esperientzia handia duena hizkuntza-teknologietan eta erreferentzia bihurtu nahi duena arlo horretan. Proiektu estrategikoa da parte hartzen duten erakunde guztientzat eta Eiken, MondragonLingua, Eleka eta Argiarentzat.